ARTE LANAK ULERTZEN

Ikasgai honetan, koadro edo irudi baten egitura antolatzeko kontuan izan behar diren elementu eta baliabideak aztertu eta landuko ditugu. Edozein artistak irudi bat egitareakoan, bizitzako funtsezko gauzak eta alderdiei buruz dituen usteak, iritziak, emozioak eta sentimenduak (tristura, poza, kezkak eta abar) azaldu nahi dizkigu irudiaren ikusle garen guztioi.
Egileak irudiaren bitartez komunikatu edo adierazi nahi duen mezua ikusleei azaltzeko, irudiaren egituran parte hartzen duten baliabide guztiak era egokian erabili behar ditu.

Irudiak sortzeko, bada hizkuntza berezi bat, Plastika eta Ikus Hizkuntza, eta beste edozein hizkuntzak bezala, bere arauak eta legeak ditu.

Plastika eta Ikus Hizkuntza osatzen duten elementuak hauek dira: puntuak, lerroak, formak, koloreak, planoak, testurak, argiak, itzalak eta abar. Egileak irudi bat sortzerakoan, Plastika Hizkuntzaren elementuak eta arauak era egokian landu behar ditu bere mezua era egokian azaltzeko, hau da, egileak ikus elementuak era egokian antolatu behar ditu irudian. Ikus elementu hauek antolatzeko, egileak irudiaren egitura aztertu, frogatu eta ongi landu behar du.
Artista batek irudiarekin adierazi nahi duen mezuaren arabera, ikus elementuak (puntuak, lerroak, koloreak, e.a.) era batean edo bestean antolatuko ditu. Artistak emoziozko erreakzioak eragingo ditu ikusleengan ikus elementuak era egokian erabiltzen baldin baditu.
Ikusleengan erreakzio horiek eragiteko formak eta koloreak batera agertzen dizkigu irudiaren egileak. Bi osagarri horiek, forma eta kolorea, bereizi ezinak dira, gauza guztiek badute forma bat eta baita kolore bat ere. Irudi bat sortzerakoan, forma eta koloreak nola antolatu erabakitzeko egileak irudiaren egituran parte hartzen duten baliabideak hauek landu eta kontuan izan behar ditu: konposaketa, elementuen kokapena, plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak.


Orain arlo guzti hauek era grafikoak azaltzen saiatuko gara. Kontuan izan ikuspegi zabala eta askotan askea dela eta norberak ere izan ahal dituela bere iritzi eta arrazoiak koadroa beste era batean ulertzeko, hala ere, horra hor irizpide batzuk: (handiago ikusteko margoen gainean klikatu)

oreka.JPG
Botticheli_venus.jpg
ezkontza.JPG
mona_lisa_eskema.JPG
velazquez_meninas.jpg
Diapositiva23.JPG
Diapositiva20.JPG
Diapositiva21.JPG
Diapositiva25.JPG
Diapositiva26.JPG
Diapositiva30.JPG
Diapositiva32.JPG
van_gogh_kafetegiko_terraza.jpg
van_gogh_zelaia_beleekin.jpg
kartak_van_gogh.JPG
Diapositiva42.JPG
Diapositiva46.JPG
Diapositiva43.JPG
Diapositiva49.JPG
Diapositiva47.JPG
Diapositiva55.JPG
guernica.JPG

itzultzeko