DBH 3. mailako Plastika eta Ikus Heziketa arloan, ikasleek irudiaren egiturari buruzko edukiak landu dituzte 2. ebaluazioan. Gaiarekin amaitzeko, ikasleek taldeka lan bat egin dute. Talde bakoitzak artista desberdin bati buruz aritu da: Pablo Picasso, Andy Warhol eta Roy Lichtenstein izan dira artista hautatuak.

Artistaren bizitza eta bere lan egiteko metodologia eta teknikak azaltzen dituen ikus – entzunezko dokumental bat ikusi eta aztertu ondoren, ikasleek bi eratako lanak burutu dituzte: alde batetik, artistaren lan bat aukeratu eta bertan aldaketa batzuk ezartzea, Pablo Picassoren kasuan (3A eta 3E taldeetan), edo bestetik, artistaren lan egiteko metodologia jarraituz irudi berri bat asmatzea, Andy Warhol eta Roy Lichtensteinen kasuetan (3B eta 3D taldeetan). Honetarako, irudiaren mezua eta efektua finkatu ondoren, ikasleek irudiaren ezaugarri desberdinak aztertu dituzte eta irudia taldeka landu dute.

DSC_8474.JPG







Irudiak neurri handiko kartoi meheetan egin dituzte. Lan bikaina egin dute, talde batzuk batez ere.



Hauek dira ariketa honen bitartez ikasleek landu dituzten gaitasunak:

1. Artista desberdinen garai historikoa ezagutzea eta euren lanak testuinguru konkretu horietan kokatu eta ulertzea.
2. Irudien azterketaren bitartez, irudiaren ulermena berenganatzea eta honi buruzko iritzi kritikoa sortzea.
3. Talde bakoitzak bere irudiaren mezua zehaztu ondoren, finkatutako helburua lortzeko irudiaren ezaugarriak era egokian azaldu eta lantzea.
4. Plastikaren eduki eta teknika zehatz batzuk lantzea: irudiaren ikus – elementuak, konposaketa eta formatua. Proiekzioaren bidezko neurri handiko irudiak marraztea eta margotzea.
5. Taldeka lan egitea.

Irudi hauekin DBHko eraikinean ere, erakusketa bat egin dugu.

Photo4.JPG











Photo1.JPG







Ikasleek ariketa honetan egindako lanak ikusteko hemen klikatu.