Christopher Dresser

-lehen industria diseinugilea-
ChristopherDresser.jpg

C
hristopher Dresser (1834-1904) lehen sortzailetzat har daiteke; Bera Industria Iraultza Ingalaterran garatu zenean, eguneroko tresnak diseinatzen hasi zelako.
Metala malgutu eta kafeontzi karratuak, borobila edo hirukiak egiten ditu; buztina egosiarekin ere, forma harrigarriak zituzten pitxerrak, zopontzi edo poteak; zurezko aulkiak; metalez Ogi-xigorgailuak, alfonbrak ere diseinatzen zituen.
Christopher Dresser diseinugile ospetsua bilakatzen da, bere firma berak sortutako objektuetan jarriko du. Garai horretan Ingalaterrako printzeak, Albertok, Victoria erreginaren senarrak, COPYRIGHT–a sortzen du, 1842 urtean, enpresen artean diseinua ez kopiatzeko, araudi bat ezarriz, horrela sortu egin zen Industria Diseinua.
Dresser “botanikoa” ere zena, 28 urterekin diseinuaren inguruko teoria liburu batean azaldu egin zuen eta 34 urterekin, bere diseinu-bulegoa zuen.
1876 urtean Japoniara itsasontziz abiatu zen eta hor minimal ikuspegia eskuratu zuen –edozer egiteko edo adierazteko behar den elementu zehatzak erabiltzea bakarrik-. Japoniako enperadoreak ere ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuen. Geroxeago Estatu Batuetan, Tyfanys enpresarako zenbait aholku eskaini zion. Hemendik aurrera lanak guztiz berritzaileak egingo ditu, lan forma zehatzak eta bereziak eginez, hauek gabe gaur egungo artea - diseinua ezingo genuke ulertu.

1904 urtean hil zen, jadanik guztiz ahaztua. Milanen bere omenez 2001 urtean erakusketa bat egin da.

27108-large.jpg kettle.jpg