FRANCESCO CLEMENTEREN BIOGRAFIA


photo30.jpg






Francesco Clemente Napolesen jaio zen 1952. urtean. Formazio autodidakta duen artista da. 1970. urtean Erromara joan zen bere arte jarduerari hasiera emteko.
1980 hamarkadaren hasieran nazioarteko ezagutza eta ospea lortu zituen, pintura figuratiboa lantzen zuen neoespresionismo mugimenduaren agerpenaren bitartez. Bere marrazkiaren dotoretasuna eta ametsen eta erlijio zeinuen nahasketen erabileragatik ezaguna da bere pintura.


1973an Indiara joan zen lehenengo aldiz, sarritan bisitatzen duen herrialdea. 1980an, Clementeren lana Veneciako Bienalean erakutsi zen lehenengoz, hiru artista italiar hauen lanekin batera: Sandro Chia, Enzo Cucchi eta Mimmo Paladino. Italiar artista hauek, Estatu Batuetako Julian Schnabel eta David Salle, eta Alemaniako, Jorg Immendorf eta Georg Baselitzekin batera, neoespresionistak bezala ezagutuak dira. Francesco Clementeren pintura lanak bizitasun handia eman zion 1980ko hamarkadako arteari, bere koadroetako giza irudiaren adierazpenak eta arte, kultura eta historiari egindako erreferentzia ugarien bitartez.

download.blog.jpg

1980ean, Francesco Clemente New Yorkera joan zen bizitzera. 1980 hamarkadako bere mihiseek erreferentzia mitologiko ugari dituzte, eta erreferentzia hauekin batera Ekialde eta Mendebaldeko erlijioen tradizioak askotan ageri dira bere irudietan. Bere figurak gure mundukoak eta izpiritualak dira aldi berean, eta giza bizitzaren zikloa adierazten dute jaiotzatik heriotzaraino. Askotan, giza funtzioen isladak adierazten ditu pintoreak bere lanetan, sexua adibidez.

d69cf840-3308-4270-a6d7-1e1eb0335589.large-profile.jpg








Clementek Madras (India), New York eta Erroman estudioak ditu eta ingurune desberdin hauetako eraginak bere koadroetan nahasten dira. 1990eko hamarkadaren hasieran neurri handiko mihise serie bat sortu zuen, Pintura Beltzak izenekoa. Dimentsio handitako lan honetan arte islamikoa eta hindutik eratorritako irudiak elkartu zituen.