KOMIKIAREN TEORIA


Komiki baten bitartez mezu bat azaldu edo adierazi nahi denean, egileak era egokian erabili behar ditu komikiaren ezaugarriak.

mortadelo-y-filemon_500.jpg


Irudiaren konposaketa, kolorearen erabilera eta irudiaren beste ezaugarri askok bezala, komikiaren ezaugarriek ere Plastika eta Ikus Hizkuntzaren beste atal bat osatzen dute, eta berezko arauak bete behar dituzte euren bitartez mezuak era egokian azaldu ahal izateko.

Arte adierazpide gehienetan (ikurrak, kartelak, koadroak, etab.) irudi bakarra erabiltzen bada, komikian irudi bat baino gehiago erabiltzen da, irudi sekuentzia bat hain zuzen.
Irudi sekuentziaren ezaugarririk nabarmenena denboraren aldaketa adierazteko gaitasuna da.

Arte adierazpide gehienetan (ikurrak, kartelak, koadroak, etab.) irudi bakarra erabiltzen bada, komikian irudi bat baino gehiago erabiltzen da, irudi sekuentzia bat hain zuzen.
Irudi sekuentziaren ezaugarririk nabarmenena denboraren aldaketa adierazteko gaitasuna da.

vineta1-full.jpg

Irudiak aldatuz, istorio bat kontatzeko aukera ematen digu komikiak. Honez gain, beste ezaugarri bat erabiltzen du komikiak gehienbat: testua. Testuaren bitartez pertsonaiek pentsatzen edo esaten dutena, edo narratzaile batek deskribatzen diguna ezagutu dezakegu.

image003.jpg

1. ZER DA SEKUENTZIA


Irudi sekuentzia baten bitartez narrazio bat azaldu nahi denean, ekintzak orden kronologikoan azaldu behar dira istorioaren esanahia ulertzeko.

image007.jpgimage006.jpgkomiki03.jpg


  • Elipsia

Narrazioan denbora egituratzeko erabili ohi den baliabidea elipsia da. Narrazioan garrantzi gutxi duten edo erraz soma daitezkeen pasarteak ezkutatzeari elipsia esaten zaio.
elipsea.jpg

Elipsia erabiltzen baldin bada, narrazioan agertzen diren beste irudiek informazio nahikoa eskaini behar dute istorioa era egokian ulertzeko. Elipsiaren bitartez, narrazioaren datu batzuk ez dira erakusten, beraz, sekuentzian agertzen diren irudiek argi adierazi behar dute istorioaren esanahia.







2. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Komiki baten bineten formak, komikiak adierazi nahi den helburuaren arabera aukeratu behar ditu egileak.
Binetak mota askotakoak izan daitezke, arruntenak lauki zuzenak izaten dira, baina beste formakoak ere erabili ohi dira komikiari bizitasuna emateko: borobilak, izar formakoak, e.a.

image015.jpgimage018.jpg

Komikiari bizitasuna emateko, bineta bertikal edo zeiharrak erabil daitezke, formato hauek irudiari dinamismoa edo mugimendua adierazten diotelako. Orriaren egitura ere, bineten forma bezala aukeratu behar da, helburuaren arabera.

Egileak batzuetan ez ditu binetaren ertzak marraztu edo zehazten, era honetan, elementuak binetatik kanpo irteteko askatasuna dutela dirudi, mugimendua adierazteko beste modu bat izanik.

image016.jpg




Komiki bateko binetaz osatutako orriaren egiturak ere, binetaren formak bezala, komikiaren mezuarekin harremana izan behar du.













Beheko sekuentzian, orriaren egitura eta binetak banaka aztertuko ditugu:

image017.jpg
1. Marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak, hartu duen ikararen ondorioz, salto handia egiten du. Saltoaren mugimenduak indar gehiago hartzen du marrazkia binetatik irteterakoan. Ohea ere binetatik irteten dela ikus dezakegu.



2. Marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak eskuan daraman kaskoa eskuineko bazterretik irteten da saltoa edo korrikaren ondorioz.



3.
Egileak ez du binetaren marra zehaztu, era honetan, motorraren ibilbideak mugarik ez duela dirudi. Motorra hurrengo binetan sartuko dela adierazi nahi du egileak.

4.
Azkeneko binetan, motorrak uzten duen arrastoa ezkerraldetik sartzen da aurreko binetatik. Horretarako motorraren arrastoak binetaren marra zeharkatzen du, mugimendua eta abiadura adierazi nahian.
Hona hemen orriaren egitura eta bineta desberdinen erabileraren eredu batzuk:
image019.jpg
image020.jpg
image021.jpg


3. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Bineta batean agertzen den irudiak, egileak adierazi nahi duen mezua ongi azaldu behar du. Bineta barneko irudiaren eskala plano mota eta angulazioaren arabera neurtzen da. Plano eta angulazio mota bakoitzak bere helburu eta ezaugarriak ditu.

Binetaren barnean agertzen diren elementuen eskala edo neurriaren arabera zehazten dugu plano mota. Esanahi desberdina izango du bineta batean pertsona bat osorik erakusteak ala bineta osoa bere aurpegiarekin betetzeak.

3.1. Plano motak:


Hauek dira ikasgaian aztertuko ditugun plano motak:
· Plano orokorra. Lekuak edo inguruneak deskribatzeko.
· Talde planoa. Pertsonei dagokio.
· Plano osoa. Pertsonei dagokio.
· Plano ertaina. Pertsonei dagokio.
· Plano hurbila (eta oso hurbila). Pertsonei dagokio.
· Xehetasun planoa. Objektuak, xehetasunak (gauza txikiak) edo pertsonaien atalak erakusteko.

3.1.1. Plano orokorra


Plano orokorra inguruneak edo lekuak deskribatzeko erabiltzen da. Leku baten ikuspegi orokorra erakusten digu, normalean pertsonaiak tamaina txikian agertuz. image027.jpg Bineta honetan egileak eraikinen goiko aldea (ingurunea) erakusten digu. Plano orokor honen bitartez, egileak ekintza non gertatuko den erakutsi nahi digu. Normalean, plano orokorra sekuentziaren hasieran erabiltzen da, ekintzaren ingurunea ikusleari erakusteko asmoz.








3.1.2. Talde planoa:


Talde planoa pertsona talde bat erakusten denean erabiltzen da. Talde honek egiten duen ekintza azaltzen digu eta haien jarrera ikusten da talde edo multzo bezala. Pertsonaiak osorik edo zati bat erakusten ager daitezke talde planoan. image029.jpg Egileak bi pertsonaia elkarrekin erakusten dizkigu bineta honetan, talde planoa (plano labur edo hurbilean). Plano honen bitartez, bi pertsonaien arteko harremana edo ekintza azaltzen digu. Talde planoa (plano ertainean). Hiru pertsonaiak gerritik gora erakusten dizkigu egileak, era honetan, talde bezala egiten ari direna ongi ikus dezakegu.








3.1.3. Plano osoa
Plano osoak pertsonaia bat osorik erakusten digu. Plano osoak pertsonaiaren ezaugarriak erakusten dizkigu: jantzia, jarrera, egiten ari den ekintza, e.a.
image032.jpgimage034.jpg













Bineta honek pertsonaiaren plano osoa erakusten digu. Corto Maltésen jarrera zein den eta zer egiten ari den erakusteko erabili du plano osoa Hugo Pratt marrazkilariak.
Plano osoa erabili du egileak bineta honetan pertsonaiaren ekintza eta egoera adierazteko. Kasu honetan, Spiderman nola mugitzen den ikus dezakegu.

3.1.4. Plano ertaina
Plano ertainak pertsonaia gerritik gora erakusten digu. Pertsonaia burutzen ari den ekintzaren interesa gerritik gora gertatzen denean erabiltzen da plano ertaina: elkarrizketa bat, besoen mugimendua, keinu bat, e.a.

komiki04.jpg
Egileak pertsonaiaren haserrea erakusten digu hurrengo binetan. Haserrea neskaren keinuaren bitartez adierazten zaigu: burua makurtuta eta besoak aldakan jarrita, horretarako plano ertaina erabili du Tim Sale marrazkilariak.

Egileak plano ertaina erabili du pertsonaiaren ekintza erakusteko, kasu honetan pertsonaiaren keinua.





3.1.5. Plano hurbila (eta oso hurbila)
Plano hurnbilak pertsonaia baten burua edo aurpegia erakusten digu. Plano hurbila pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da: harridura, beldurra, poza, mina, e.a. Pertsonaiaren sentimenduak aurpegiaren espresioaren bitartez erakusten dira.

image041.jpgkomiki05.jpg
Bineta honek pertsonaiaren plano hurbila erakusten digu. Blueberryren espresioa zein den erakusteko erabili du plano hurbila Jean Giraud marrazkilariak.

Plano oso hurbilak pertsonaiaren aurpegia edo buruaren atal bat erakusten digu: begiak edo ahoa esaterako.
Plano hurbila bezala, pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da,baina kasu honetan indar gehiagorekin.




3.1.6. Xehetasun planoa
Xehetasun planoak istorioaren barnean garrantzia duen elementu baten irudia erakusten du. Xehetasun planoan normalean objektu bat erakusten da, baina pertsonaiaren zati bat ere ager daiteke, eskua edo oina adibidez.
image044.jpg

Egunkarian agertzen den albistea istorioaren barnean garrantzi handia duen elementua denez, marrazkilariak xehetasun planoa erabili du bineta honetan.










3.2. Angulazio motak:

Angulazioak irudiaren ikuspuntua zehazten du. Hau da, binetan agertzen den irudia ze altueratik ikusten dugun zehazten digu. Hiru motako angulazioak aztertuko ditugu: ohikoa edo horizontala, pikatua eta kontrapikatua.

3.2.1. Ohiko angulazioa
Ohiko angulazioa edo horizontala: irudia aurrez aurre ikusten dugunean, gure begien ikuspuntuaren ohiko altueran. Ohiko angulazioan beraz, gure ikuspuntua horizontalarekiko paraleloa da.

image046.jpg

Hona hemen angulazio paraleloaren beste adibide bat.
3.2.2. Angulazio pikatua
image049.jpg

Irudia goitik ikusten dugunean angulazio pikatua deitzen dugu. Txorien ikuspuntua deitzen zaio baita ere, irudia goitik behera ikusten delako. Angulazio pikatuan agertzen diren pertsonaiak gure azpitik ikusten ditugunez, hauei garrantzia kentzeko erabiltzen da.


Bineta honetan irudia goitik ikusten dugu, hau da, angulazio pikatuan. Irudian hegazkina eta paisaia erakusteko erabili da angulazio hau. Bineta honen bitartez ongi uler dezakegu zergatik deitzen zaion angulazio pikatuari txorien ikuspuntua.


3.2.3. Angulazio kontrapikatua
Angulazio kontrapikatua irudia behetik ikusten dugunean da. Angulazio kontrapikatua angulazio pikatuaren kontrakoa da, hau da, behetik gorakoa. Angulazio kontrapikatuan agertzen diren pertsonaiak gure gainetik ikusten ditugunez, hauei garrantzia emateko erabiltzen da.
image051.jpg image052.jpg
Angulazio kontrapikatua erabili du egileak pertsonaia plano amerikarrean erakusteko. Kasu honetan, angulazio kontrapikatuak Satan Bihotz Txiki pertsonaiari garrantzia ematen dio, eta gure gainetik erakusterakoan, pertsonaiak indar handia duela adierazten da.

4. KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

4.1. Kodigo zinetikoak


Kodigo zinetikoak mugimendua adierazteko erabiltzen diren marrazkiaren ezaugarriak dira. Era askotakoak izan daitezke: hodeitxoak, marratxoak, norabidea adierazteko marrak, marrazkiaren errepikapena edota marrazkiaren dardara dira gehien erabiltzen direnak.
image055.jpg

Bineta berdinean kodigo zinetiko bat baino gehiago erabiltzen denean mugimendua areagotzen da.
Beheko adibidean, Garfielden abenturak, marratxoak, marrazkiaren errepikapena eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu egileak.

Supermanen hegaldiaren norabidea azaltzeko, norabidea adierazteko marrak erabili ditu Tim Sale marrazkilariak. Era honetan, Superman goitik behera doala ulertzen dugu.




Kamioia eta autoaren norabidea azaltzeko, hodeitxoak eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu Hergé marrazkilariak. Era honetan, autoak mugitzen ari direla ulertzen dugu.

image056.jpg
Hegazkinaren hegaldia azaltzeko, norabidea adierazteko marrak eta marra kiribilak erabili ditu egileak. Era honetan, hegazkina mugitzen ari dela ulertzen dugu.








4.2. Onomatopeiak
Onomatopeiak komikian erabiltzen diren soinuaren adierazpen idatziak dira. Batzuetan zaratak edo kolpeak adierazteko erabiltzen dira: BOOM, BANG, CRASH eta antzerakoak. Mugimendua edo abiadura adierazteko ere onomatopeiak erabili ohi dira: ZOOOM, SHOOOM, e.a.
image060.jpg



Pareta urratzearen zarata adierazteko SKK..REEEEEEEEEEE onomatopeia erabili du egileak Hulken bineta hauetan. Zarata handia denez, eta goitik behera sortzen denez, egileak bi bineten artean idatzi du onomatopeia.






image061.jpg








Hiru onomatopeia erabili ditu Hergék, Tintínen sortzaileak, bineta honetan: BANG tiroa adierazteko, CRAS botilaren apurketarako eta ZIUUUU balaren abiadurarako.



4.3.
Ikurrak
Pertsonaien egoera desberdinak adierazteko, harridurak, ikarak, kolpeak eta antzerakoak, askotan ikurrak erabiltzen dira. Izarrak, galdera ikurrak, harridura ikurrak eta bestelakoak izan daitezke ikur hauek.

image066.jpg
Ikur desberdinak erabili ditu egileak bineta honetan: izarrak eta marratxoak, kolpe bat adierazteko, harridura ikurra eta tantak pertsonaiaren harridura edo ikara adierazteko.

Bineta honetan ikur desberdinak erabili ditu egileak: izarrak eta marratxoak, gizonak hartzen duen kolpea adierazteko eta tantak (Tintínen buruaren gainean) ikara edo sorpresa azaltzeko.





4. 4. BOKADILOAK , textu kaxak


bocadillo-full.jpg












itzuli