home

kiribil gorria-blog.jpgLAURO IKASTOLA web

PLASTIKA IKASTARLOAK

2.DBH

arteplastikoak2dbh
DBH 2.mailako ikasgaiaren teoria aztertu eta fitxak eskuratuko ahalko dituzu. Ikasleen lanak ere aragitaratuko ditugu.

DBH 3

plastikagela
DBH 3. mailako Plastika arloko wikia duzu hau. Bertan, 3. mailako Plastika arloko ikas unitateak, edukien aurkezpenak,
lanen azalpenak idazteko orrriak, ikasleen lanak eta beste hainbat dokumentu eta irudi kontsultatu eta lortu ahal izango duzu.

DBH 3

abstrakziogeometrikoa
DBH 3. mailako wiki honetan, 3. ebaluazioan lantzen dugun abstrakzio geometrikoari buruzko edukiak eta aurkezpenak
aurki ditzakezu. Wiki honetan, DBH 3. mailako ikasleek 2007 - 2008 ikasturtetik aurrera abstrakzio geometriko estiloan
egindako lanak ikus ditzakezu.
DBH 4
plastikairekia
DBH 4. mailako Plastika arloko wikia duzu hau. Bertan, 4. mailako Plastika arloko ikas unitateak, edukien aurkezpenak,
ikasleen lanak eta beste hainbat dokumentu eta irudi kontsultatu eta lortu ahal izango duzu.

DBH 3 eta 4

paraleloak
DBH 3 eta 4. mailetako Marrazketa Teknikoa arloari buruzko wikia.

PLASTIKAKO LIBURUTEGIA DIGITALA

Atal berria sortu dugu. Txostenak, lanak etab. euskarri digital erakargarrian hobeto ikusteko. Klikatu beheko apalean eta liburutegira joango zara.

argitalpen digitalak.jpg


Ongi etorria izan arteplastikoak wikira. Wiki honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku izatea da: arloko edukiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak eta erreferentziak eta beste hainbat gauza gehiago.
Zuk ere zure ekarpenak egin ditzakezu: irudiak (marrazki, margo, argazkiak eta abar) edota gai desberdinei buruz dituzun iritziak adibidez. Era honetan, wiki hau denon artean osatuko dugu eta denok zerbait berria ikasteko aukera izango dugu. Zure ekarpenak egiteko Plastika arloko irakasleekin harremanetan jar zaitez eta hauek bidea emango dizute.
Orriaren ezkerreko zutabean duzun aurkibidean, Nabigazioa delakoan, wikian agertzen diren gai desberdinak biltzen dira. Bertan, interesatzen zaizun atalaren gainean klikatu eta gai horri buruzko aurkibidea duen orria aurkituko duzu: Plastika eta Marrazketa Teknikoa arloetako edukiak, gai desberdinetako fitxak eskuratzeko aukera, ikasleen lanen erakusketak, eduki desberdinen Power Point aurkezpenak (guzti hau mailaka antolatuta bilaketa errazagoa izateko), artisten biografiak eta abar.
Espero dugu arteplastikoak wikia Plastika arloko edukiak ikasteko, zure zalantzak argitzeko eta gai honi buruz dituzun ineteresak argitzeko baliagarria izatea, eta batez ere, zure gustukoa izatea.





Bonjour,
C´est le site des arts plastiques de la Ikastola Lauro de Bilbao, faite pour les élèves et tous ceux qui veulent voir les travaux qu'ils ont fait.


Hello
This is the web side of the fine art class of Lauro Ikastola high school in the Basque Country which is in the north of Spain. Here you can see the projects and work done by the various classes in our school. We hope you take the time to take a peek and enjoy yourselves, there's lots to see on our site.


Bestalde, 2009 - 2010 ikasturteko wikia ikusi nahi baduzu, arteplastikoak2010 klikatu !!! Wiki honetan 2009 - 2010 ikasturteko ikasleen lanak erakutsi ditugu batez ere. Bertan sartzeko hemen klikatu.
“Ikusi makusi zer ikusi? Galdera honetan mundu osoa sartu omen da, baina mundua ikusi ezezik azaldu beharra ere bada. Ikusleaz gain ikertzailea ere bazara eta zure zeregina errealitatearen konplexutasunaz interesatzearekin hasten dela esan daiteke.“
Plastikako irakasleak.