Industrializazioa edo Industria Iraultza, 1750.urte inguruan Ingalaterran hasi zena, aldaketa bortitzak ekarri zituen hiritarren eguneroko bizitzan eta batez ere kontsumoarekiko jokabidean. Makina agerpena (MAKINISMOA) eta garapen teknologikoak, benetako iraultza suposatu zuen eguneroko tresna eta objektuen ekoizpenean. Lehen tailerra eta artisaua nagusi hasieran, orain fabrika eta langilea agertuko dira: produkzioa mekanizatuko da, produktu kopuru gero eta handiagoak eginez (produkzio masiboa) eta honela gero eta merkeagoak. Hiritarren kontsumo maila igo zenez, enpresak produktu finago eta beresiagoak ateratzera behartuak egongo dira, gehiago saldu nahi bazuten. Saltoki handietan (grandes almacenes) produktuaren diseinua, forma eta marka baloratuak izatera pasatuko dira.